Skip to main content

VITORIA-GASTEIZKO EL BOULEVARD merkataritza-guneak ingurumen-bikaintasuna enpresa-estrategiaren funtsezko baliotzat jotzen du. Horregatik, ingurumena zainduz eta garapen jasangarriaren eta klima-aldaketaren aurkako argibideei jarraituz egiten ditugu jardu

Ingurugiro Politika bat adoptatzen dugu hurrengoan oinarrituta:

  • Ingurumen-kudeaketa eta jasangarritasuna gure negozio-estrategian txertatzea, erabakiak hartzerakoan ingurumen-irizpideak erabiliz eta lehentasunezkotzat nahiz praktikatzat dituztela ziurtatuz.
  • Ingurumena babesteko eta kutsadura prebenitzeko neurriak hartzea, baliabideen kontsumoa optimizatuz, ingurumen-inpaktuak zein hondakinen, emisioen eta isurien sorrera minimizatuz, etengabeko hobekuntza-prozesuak aplikatuz, helburuak eta ingurumen-helburuak ezarriz, aktiboen bizi-zikloa hobetuz eta operazio- eta mantentze-praktikarik onenen bitartez.
  • Indarrean dagoen legeria eta sinatutako beste ingurumen-baldintza batzuk betetzen direla etengabe kontrolatzea, eta gure instalazioen ingurumen-portaera eta segurtasuna aldian-aldian berrikustea.
  • Soberan dagoen sorkuntza murriztea eta ondasunen berrerabilpena eta birziklapena sustatzea, baita berotegi-efektua eragiten duten gasen isurketak murriztea ere.
  • Gure instalazioetan berrikuntza eta teknologia garbi eta ekonomikoki bideragarrien erabilera sustatzea, energia-eraginkortasuneko irizpideak aplikatuz eta baliabide berriztagarrien erabilera sustatuz.
  • Gure langileen, bezeroen, bisitarien eta, oro har, gizartearen jasangarritasuna lortzeko kontzientziazioa eta aurrerapena sustatzen duten jarduerak sustatzea eta horietan parte hartzea, ingurumenarekiko gure harremana etengabe hobetzeko oinarrizko printzipio gisa.
  • Gure kontratistei eta hornitzaileei beren zerbitzuak printzipio horiek betez eman ditzatela eskatzea, eta baliabide egokiak ematea iraunkortasuneko jarraibideak identifikatu eta aplikatu ahal ditzaten.
  • Jasangarritasunaren arloan garatutako gizarte- eta ingurumen-emaitzen eta ekimenen berri ematea.
  • Eraikinaren egoera egiaztatzea eraikinaren inguruneak berezko dituen arrisku naturalen aurrean, eta lortutako emaitzak ikusita, etengabe hobetzeko neurriak proposatzea.
  • Biodibertsitatea elementu garrantzitsutzat hartzea instalazioen planifikazioaren, ezarpenaren eta operazioaren esparruan, irtenbideak aukeratzeko orduan.
Ingurugiro Politika

ZIURTAGIRIAK

El Boulevard-ek ziurtagiri hauek ditu, langileei, maizterrei eta erabiltzaileei ingurumen- eta jasangarritasun-gaietan sentsibilizatzeko helburuak lortzeagatik, baita energia-elektrikoa gutxiago kontsumitzeagatik ere.

ISO 22320:2013 “Larrialdien kudeaketa” arauaren ziurtagiria

Informazio gehiago

VITORIA-GASTEIZKO EL BOULEVARD merkataritza-guneak ISO 22.320:2013 Larrialdien kudeaketari buruzko ziurtagiria dauka, Espainiako Normalizazio Erakundeak (AENOR) emandakoa.

Oinarri hauek dituen Larrialdien politika hau onartu genuen:

  • Balizko larrialdi-egoeren arriskuak eta arrazoiak aztertzea, eta horien arabera, norbera babesteko planaren edukia egokitzea, baita eskumena duten erakundeen aurrean aldizka informazio hori eguneratzea ere.
  • Larrialdiei erantzuteko sistemak eta planak etengabe hobetzea.
  • Larrialdietan erabiltzeko ekipoak eta instalazioak egoera onean eduki eta mantentzea, teknologia hoberenak erabiltzen direla ziurtatuz bideragarriak diren kasuetan.
  • Gure jarduerei aplikagarri zaizkien norbera babesteko arloan dauden araudiak eta legeak betetzea, baita hitzartutako konpromisoak ere.
  • Larrialdi-egoeretan, edonoiz, erantzun eraginkor bat emateko aginduen eta kontrolen egitura egoki bat, baita egoera horiei erantzuteko beharrezko informazioa eman ere, halakoetan erabakiak hartzeko prozesua erraztuz.
  • Larrialdien kudeaketan parte hartzen duten langileei informazio- eta trebakuntza-programak ematea, eta gutxienez urtero simulakroak egitea.
  • Larrialdiei erantzuten parte hartzen duten erakunde eta agente guztien elkarlana eta koordinazioa etengabe bultzatzea.
  • Larrialdi-osteko analisirako mekanismoak definitzea, arrazoiak prebenitzeko asmoz.
  • Merkataritza-gunean lan egiten duten pertsona guztiei larrialdiak kudeatzeko banako betebeharrak komunikatzea.

Simulakroen urteko plana

Indarrean dagoen araudia betez, VITORIA-GASTEIZKO BOULEVARD Merkataritza-Guneak zeinu desberdineko bi simulazio egin ditu 2023. urtean zehar.

Larrialdietarako simulazio orokorra martxoan egin zen, esku-hartze eta ebakuazio partzialerako maniobra baten pean, jendearentzat irekita ez zegoen ordutegian, silo-aparkalekuko beheko solairuan motxila susmagarri bat detektatu zutelako. Oraingo honetan, Merkataritza-Guneko Larrialdi Taldeak parte hartu zuen barne-ariketa bat planteatu zen eta bertan ez zuten parte hartu merkataritza-lokalek ezta Kanpoko Laguntza Zerbitzuek ere (Suhiltzaileak, Ertzaintza, Udaltzaingoa, etab.).

Era berean, VITORIA-GASTEIZKO BOULEVARD Merkataritza-Guneak ingurumen-larrialdietarako simulazio bat egin zuen lurrean hondakin arriskutsuen isurketa bat suposatuta, hondakinak trinkotzeko gailuen kanpoko eremuan, saneamendu-sarean eragiteko aukerarekin.

Kasu bietan, Larrialdi Taldeko kideek zuzen jardun zutela erabaki da.

Aurreikuspenen arabera, 2024ko lehen seihilekoan larrialdietarako simulazio orokor berri bat egingo da, baita ingurumen-larrialdietarako simulazio bat ere.

Larrialdien politika

UNE EN ISO 14001:2015 “Ingurumen-kudeaketa” arauaren ziurtagiria:

Informazio gehiago

VITORIA-GASTEIZ BOULEVARD Merkataritza-Guneak  Ingurumen Kudeaketarako UNE-EN ISO 14.001:2015 Ziurtagiria du, Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkarteak (AENOR) emana.

Ziurtagiri horren esparruan, Boulevard-ek hainbat ingurumen-helburu ezarri zituen 2023ko ekitaldirako, sortutako hondakin arriskutsuen kontrol eta kudeaketaren hobekuntzarekin, “Hondakinetatik baliabideetara: Balioespenarekiko Konpromisoa” ziurtagiriaren lorpenarekin, ur-kontsumoa kontrolatu eta murrizteko ahalbidetuko luketen neurrien ezarpenarekin eta eraikuntzan elektrizitate-kontsumoa murrizteko neurriak ezartzearekin lotuta. Ondoren, horietako bakoitza eta haien betetze-maila deskribatuko ditugu.

Helburuak

1. helburua: Eraikinen instalazioak eta azpiegiturak kudeatu eta mantentzerakoan sortutako hondakin arriskutsuen kontrola eta kudeaketa hobetzea.

Adierazlea: Hondakin arriskutsuen biltegiratzearekin eta kudeaketarekin lotutako desadostasunik ez izatea lortzea.

Partzialki lortutako helburua: 2023ko ekitaldian hondakinen kudeaketari eta biltegiratzeari lotutako desadostasunik hautemen ez den arren, sortutako hondakin arriskutsu guztien kudeaketa Jabeen Erkidegoan zentralizatzeke dago. Alderdi hori 2024an zehar lortzea aurreikusten da.

2. helburua: “Hondakinetatik baliabideetara: Balioespenarekiko Konpromisoa” ziurtagiria lortzea.

Adierazlea: Ziurtagiria lortzea.

Helburua lortuta: Merkataritza-Guneak TÜV SÜD eta Saica Natur-ek emandako “Hondakinetatik Baliabideetara: Balioespenerako Konpromisoa” ziurtagiria lortu du, ingurumenari dagokionez arduratsuak diren ekintzengatik.

3. helburua: Eraikinetako ur-kontsumoa kontrolatu eta murriztea ahalbidetzen duten neurriak ezartzea.

Adierazlea: Gutxienez ur-kontsumoa murriztea ahalbidetzen duen neurri bat eta ur-kontsumoa kontrolatzea ahalbidetzen duen neurri bat ezartzea.

Helburua lortuta: Ur-kontsumoa murrizteko neurri gisa, euri-uraren ustiapenerako sistemak ezarri dira komunetarako, eta ur-kontsumoa kontrolatzeko neurri gisa, kontagailu partzialak ezarri dira kontsumo-puntu batzuetan (ur sanitarioaren ur-tanga, PCI ur-tanga, hozte-dorreak eta ureztatze-sistema).

4. helburua: Eraikineko kontsumo elektrikoa murriztea ahalbidetzen duten neurriak ezartzea.

Adierazlea: Elektrizitate-kontsumoa murriztea ahalbidetzen duen neurri bat ezartzea, gutxienez.

Helburua lortuta: Helburua bete egin da, Merkataritza-Gunea eraberritzearen ondorioz gune komun guztietan LED argiak ipintzen ari baitira.

BREEAM sostenibilitate ziurtagiria

Informazio gehiago

BREEAM sistema, sostenibilitate ziurtagiriaren sistema da BRE-gatik (Building Research Establishment) sortuta Erresuma batuan. Sitema hau eraikuntza eta gune ezberdinetan moldatu da, eta hauen artean BREEAM ES Bere Erabileran ezarri daiteke.

Sostenibilitatea errealitate konplexu eta aldakor bat da negozio guztietan eragina duena. Legengintza aldaketak, operazio kostuen hazkundea, interes taldeen azterketa handiago bat, egoera guzti hauek erronka eta aukerak sortzen dituzte.

Hondakinen zigilua baliabideetara: Balorazioarekiko konpromisoa

Informazio gehiago

Vitoria-Gasteizko merkataritza-guneak “Hondakinetatik Baliabideetara: Balorizazioarekiko Konpromisoa” zigilua lortu du, TÜV SÜD eta Saica Natur enpresek ematen dutena, ingurumenaren aldetik arduratsuak diren ekintzengatik.
Ziurtagiri hori hondakinen % 95 gutxienez balorizatzen duten enpresei ematen zaie, eta bermatzen du Gasteizko merkataritza-guneak kalitate-estandar altuenak betetzen dituela zentroan bertan, merkataritza-establezimenduetan eta bezeroek sortutako hondakinen birziklapenari, berrerabilpenari eta energia-ekoizpenari dagokienez.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Itun Berdea:

El Boulevard merkataritza-gunea Vitoria-Gasteizko Udalaren Itun Berdeari atxiki zaio, bere konpromiso jasangarria, ingurumen-kudeaketa eta lehia-abantailaren alde egiteko duen asmoaren adierazle. Eta hori El Boulervard-en merkataritza-guneak konpromiso hori bultzatu eta gainerakoekin partekatzeko asmoz egiten dituen ekintza, kanpaina eta ingurumen-zerbitzu guztietan islatzen da.

Ingurumen zerbitzuak

Arropa, jostailuak, osagarriak eta gailu elektroniko txikiak jasotzeko

Biltzen ditugun hondakin guztiak Koopera sarearen sailkapen-planta batera eramaten dira, Caritasekin lotutako ekonomia soziala eta solidarioa bultzatzen duten entitateen sarea da, hondakin horiek berrerabili edo birziklatzeko. Han, hondakin mota bakoitza, motaren eta egoeraren arabera, prozesu desberdinen arabera tratatuko dira:

  • Egoera onean dauden arropa eta oinetakoak, higienizatu eta gero, saltzera eramango dira edo behar gehien dutenentzat sozialki erabiltzeko entregatuko dira Caritas-ek Vitoria-Gasteizen dituen Koopera Store dendetara. Gauza bera egingo da jostailu eta liburuekin ere. Gainera, egoera txarrean dagoen guztia birziklatu egingo da.
  • Etxetresna elektriko txikiak, berrikusi eta konpondu eta gero, Koopera sareko bigarren eskuko merkatuan salduko dira.

Hondakin organikoen konpostatzea.

Merkataritza-guneko jatetxeetan eta Eroski hipermerkatuetan bildutako hondakin organikoak konpost egin arte tratatzen dira, janari-hondarrak eta beste materia organiko batzuk deskonposatuta lortzen den kalitate handiko abonu bat.

Konpost egitean zabortegira bidaltzen dugun zabor kopurua txikitzen dugu, eta ondorioz, bizitza erabilgarria luzatzen dugu, lurren eta lurpeko uraren kutsadura txikituz. Gainera, konpostatzea ongarri kimikoen alternatiba ekologikoa da, lurraren egitura berregituratzen duen eta ingurumena kaltetzen ez duen ongarri natural ezin hobea delako.

Erabilitako etxeko olioa biltzea

El Boulevard zentroak bi bilgune ditu etxeko olio erabilia hartzeko. Edukiontzietako bat Eroski Hipermerkaturako sarbidean dago; bestea, Hipermerkatuaren eta Leroy Merlinen artean, arrapala mekanikoaren ondoan.

Sukaldeko olioa birziklatzen da, ez olio minerala. Komenigarria da hondakina plastikozko ontzi itxi batean egotea, eta barruan ura ez botatzea.

Lanparen bilketa

Gasteizko EL BOULEVARD merkataritza-gunean, Eroskiren bezeroarentzako arretaren ondoan aurkituko dituzun edukiontzi berezietan erabilitako aurrezki-bonbillak eta fluoreszenteak birziklatu ahal izango dituzu.

Amaitutako pilen eta metagailuen bilketa.

Ecopilas Erakundearen laguntzarekin, VITORIA-GASTEIZKO EL BOULEVARD merkataritza-guneak edukiontzi bat jarri du erabiltzaileen eskura, informazio-gunearen ondoan, erabilitako pilak eta bestelako metagailuak botatzeko.

Tiendas
Restauración
Ocio
Cómo llegar