Hasiera / Aisialdia / Haurrak

Aisialdia

Atzera

Haurrak

LEGO® Fun Factory haur parkea

Gure LEGO® Fun Factory aurkezten dugu. Eraikuntzen LEGO® marka ospetsuaren haur parkea da. Alaia plazan dago eta bi eremu ditu: bata, 5 urtetik beherakoek gurasoekin jolas eta goza dezaten; bestea, handientzat, jarduera, bideo-joko, piezen igerileku eta beste gauza askorekin. Horrez gain, hilero, gaikako jarduerak egingo ditugu, etxeko txikiek beren irudimena eragin diezaioten. LEGO® Fun Factoryn ikusiko dugu elkar: Dibertsioa piezaz pieza!

Ordutegiak:

  • Astelehenetik ostiralera: 17:00etatik 20:30era.
  • Larunbatak: 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Gehienez, ordubete egon daiteke LEGO® Fun Factoryn. Sartzeko gure LEGO® Fun Factory klubean alta eman behar da.

Ikusi hileko egitaraua