Hasiera / Bloga


ZINEMAKO ORRAZKERA BAT

12 de May 2022 en
como-hacer-un-wavy-hair-5057

Ospakizunen garaia iritsi da, eta aurten inoiz baino gogo gehiago dugu, ezta? Zure bertsiorik onena atera nahi duzu, eta ezin zara ahaztu ileaz. Zenbat aldiz ikusi dituzu aktoreak estreinaldietan sekulako orrazkera dutela, eta galdetu diozu zeure buruari: nola lortzen dute halako adats luzea eta halako bolumen sinestezina?

post4

Nola lortzen dute? Nik ere nahiko nuke… Halako estilista ospetsuengana joaterik banu…

Eta uste duzuna baino errazagoa dela esango banizu? Bai, hala da. LUZAPENAK erabil ditzakezu. Bai, bai luzapenak. Ziur askorik ez zitzaizuela burutik pasatu ere egingo. Argitalpen honetan, luzapen natural, harrigarri eta oso errazekin lor ditzakezun aukerak erakutsi nahi dizkizut.

Merkatuan askotarioko loturak daude El Boulevard-eko Extensionmanía dendan aurkitu ditzakezun luzapenentzat. Jarraian, hiru aukera proposatuko dizkizut.

Orrazkera kopeta-ilearen luzapenarekin

Normalean ez duzu kopeta-ilerik eramaten, baina eramatea gustatuko litzaizuke egoeraren batean. Probatu klip bidezko kopeta-ile edo kopeta-iledun luzapen hau, kendu eta jarri egin daiteke. Itxura dotore oso erraza lortuko duzu.

post1

POST7

Ana Fernández EXTENSIONmania-ko lanarekin

POST8

Paula Echevarria EXTENSIONmania-k egindako lanarekin

Lisatu ilea, eman bolumen apur bat burugainari, lotu kopeta-ilera eta estali lotura ile sorta batekin. Kito!

Edo motots edo txirikorda batekin bildu dezakezu. Horrela, aukera hau hainbat aukeratarako erabil dezakezu.

Mototsa ile-luzapenekin

Izugarri gustatzen zait celebrity-ak alfonbra gorrian motots luze ikusgarri eta bolumen handiekin ikustea. Eman daukazu trikimailua: beste behin ere, luzapenak.

Lisatu ile guztia eta ireki marrak horizontalki luzapenak jartzeko, errotik ahalik eta gertuen. Denak jarri eta gero, eman bolumen apur bat garondoan eta bildu ilea motots batean. Edo nahiago baduzu, luzapenekin egindako motots bat egin dezakezu. Azken aukera horretan are errazagoa da luzapenak jartzea.

POST2

POST6

Adriana Torrebejano EXTENSIONmania-k prestatutako orrazkera bildu batekin

Gainera, orrazkera hau edozein egoeratan erabili dezakezu. Ikusgarri egongo zara!

Orrazkera ile kizkurreko luzapenekin

Ile kizkurra nahiago baduzu, lehorgailuarekin edo ilea moldekatzeko pintzekin kizkurtu ditzakezu ile naturaleko luzapenak.

Beste aukera bat? Motots bat egitea ile kizkurreko luzapenekin. Oso erraza!

POST3

Luzapenak erruloekin kizkurtu nahi dituzu? Utzi gau osoa erruloak jarrita, eta hurrengo egunean prest edukiko dituzu kizkurrak.

Eta azkenik, nire ustez dotoreena den orrazkera proposatzen dizut. Bolumen handiko moño bat. Gure ile naturalarekin lortzea oso zaila bada ere, oso erraza da prestatutako orrazkera bildu batekin egiten badugu. Emaitza ikusgarria da.

Marta-Hazas_galerias-Velvet-recogido-small.

Luzapenekin egindako orrazkerak egiteko garrantzitsuena aukera desberdinak ezagutzea eta ongi jartzen jakin behar da, itxura naturala lortzeko.

Horretarako, zoaz El Boulevard Merkataritza Guneko EXTENSIONmania dendara, eta zure zalantza guztiak argituko dizkizute. Saloira joateko 945 33 02 30 telefonora deituz gero, luzapenekin egindako edergintza-aholku bat lortuko duzu doan. Edo, esteka honen bidez ere apuntu zaitezke: ESKATU HITZORDUA

Animatzen zara?

Eskerrik asko beste behin ere zure denbora eskaintzeagatik.

Gogoratu ongi ikusten bazara, hobeto sentituko zarela. Izan zaitez zoriontsu!

Inma Espizua

COMPARTE EN RRSS





Galde iezaguzu