Hasiera / Bloga


EKAINEKO TOKIKO SASOIKO PRODUKTUAK

17 de June 2021 en
pexels-daria-shevtsova-1508666 (1) (1) (1)

Badator uda, eta nabari da supermerkatuan. Urte-garai honetan baratzeak eta soroak bizitzaz beteta daude, eta sasoiko produktu asko eta askotarikoak iristen ari zaizkigu. Aprobetxatzeko garaia da, oraintxe daudelako unerik onenean, bai zaporez bai nutrientez.

Baina, sasoiko produktuez gozatzea ongi dago, baina tokikoak izan daitezkeen ere saiatu behar da. Tokiko eta inguruko kontsumoa bultzatzea garrantzitsua da, ez soilik ingurumenerako, baita ekoizle txikiei laguntzeko eta kontsumitzen ari garena kalitatezkoa dela jakiteko. Orain, erraz aurkitzen dira Arabako barazkiak eta frutak supermerkatuetan eta fruta-dendetan. El Boulevard-en ere kontzientziatuta daude gai horrekin, eta tokiko kontsumoa bultzatzeko eta gure pertsonei eta gure kulturari garrantzia emateko kanpaina jarri dute abian. Eroski-n, adibidez, beti markatzen dituzte hemengoak diren produktuak, eta beti sasoikoak izan ohi dira.

Hilabete honetako argitalpen honen helburua ekainean sasoikoak eta ingurukoak diren produktuak zein diren ezagutzea da; gainera, errezetaren bat ere proposatu nahi dizuegu ahalik eta gehien gozatzeko produktu horiez.

pexels-michael-89267

EKAINEKO SASOIKO PRODUKTUAK

Hilero sasoian zein fruta eta barazki dauden jakin nahi duzuenean, oso baliagarria den webgune bat dago: Soy de temporada. Bertan, hilero sasoikoak zein produktu diren eta trantsizioan daudenak zein diren ikus dezakezu. Hori bai, kontuan izan behar da estatu-mailakoa dela, eta orientatzeko soilik da. Araban, adibidez, zertxobait atzerago joan ohi gara produktu batzuekin. Adibidez, webgune horretan diote baben sasoia amaitu dela, baina hemen orain dauzkagu baba gehien. Frutarekin ere atzeratuago joan ohi gara, hotz gehiago egiten duelako eta baita izotza ere, eta hori faktore mugatzaile bat da.

Baina ez dira frutak eta barazkiak soilik, arrainak ere kontuan eduki behar dira. Hegaluzearen sasoia hasi berri da, eta erosteko garai hoberena da, freskoan jateko edo ontziratzeko. Sasoiko arrainak erosten baditugu, freskoak direla ziurtatzen dugu eta ez datozela munduko beste puntatik edo arrain-haztegi batetik.
EKAINEKO SASOIKO PRODUKTUEKIN EGINDAKO ERREZETAK
Inspirazio apur bat lortzeko, errezeta erraz eta zaporetsuak egiteko ideiak emango dizkizuegu.
Babak gasteiztar-erara

Ziur askok ez dakitela babak “gasteiztar-erara” egiteko errezeta bat dagoenik. Ba bai, eta oso erraza da. Esteka honetan azaltzen da nola prestatu urratsez urrats. Aurrerapen gisa, babak, urdaiazpikoa eta urdai apur bat besterik ez duzue behar. A zer goxoa!

habas-con-jamon (1)

Iturria: www.pequerecetas.com

Entsalada marrubizko olio-ozpinarekin

Duela urte batzuetatik hona Fresaraba marrubiak merkaturatzen dira, eta El Boulevard-eko Eroski-n aurki daitezke. Marrubi bikainak dira, marrubi-zaporekoak eta gertukoak. Orain, sasoi-amaieran gaude, baina oraindik aurki ditzakegu. Gaur, beste modu batera prestatzea proposatzen dizuegu, entsalada baterako olio-ozpin moduan, jada ikusten ari garen beste produktuekin batera, adibidez, letxuga edo tipula freskoarekin batera.

binary comment

 

binary comment
Osagaiak
8 marrubi
4 koilarakada sagar-ozpin
koilarakada bat oliba-olio birjina estra
koilarakadatxo bat azukre
gatz apur bat

Prestaketa
1.- Marrubiak garbitu eta zurtoina kenduko diegu.

2.- Osagai guztiak, olioa izan ezik, irabiagailuaren ontzian jarriko ditugu. Gehieneko potentzian irabiatuko dugu segundo batzuez. Potentzia jaitsi eta olioa gehituko dugu, guztia emultsionatu arte.

3.- Olio-ozpina iragazi, edo bere horretan utz dezakezu.

Beti esaten dizuedan moduan, errezeta hauek prestatzeko behar dituzuen osagai guztiak El Boulervard-eko Eroski-n aurkituko dituzue. Eta ahal baduzue, begiratu beti nongoak diren erosten dituzuen produktuak, batez ere elikagai freskoak, ahalik eta tokikoenak kontsumitzen saiatzeko.

 

Iratxe

COMPARTE EN RRSS





Galde iezaguzu