Hasiera / Bloga


ESNE FRIJITUA ESNEKIRIK GABE LABEAN EGINDA | IRATXE AYALA

24 de March 2021 en
IMG_8549

Hortxe ditugu Aste Santuko oporrakerrezeta tradizionalez betetako gaira da, batez ere, gozoak. Torradak erreginak badira ere, esne frijitua ere ez da atzean geratzen. Baina hilabete honetako argitalpenean ez genizuen betiko esne frijituaren errezeta eman nahi, gure asmoa bertsio osasungarriagoa eta esnekirik gabekoa ematea da, jende gehiagok probatu ahal izateko.

Bai, egia da, errezetaren izenak 2 kontraesan ditu. Esnea eta esnekirik gabe? Bai, soja-edaria erabili dugulako esnearen ordez. Frijitua eta labean egina? Betiko errezetan egin ohi den moduan, frijitu ordez labean egin ditugu, eta horrela arinagoak dira. Ondorioz, betikoak baino arinagoak diren bertsio bat lortu dugu, eta esnekiei alergia dietenek edo laktosa-intoleranteek ere jan ahal izango dute.

Osagaiak 

  • 400 ml soja-edari
  • 35 g Maizena
  • 80 g panela (edo azukre)
  • limoi erdi baten azala
  • 1 kanela-adar

Arrautza-irinetan pasatzeko:

  • 1 arrautza
  • irina
  • azukrea
  • kanela

Prestaketa

1.- Ontzi batean 300 ml soja-edari, panela, kanela-adarra eta limoi erdi baten azala jarriko ditugu. Irakinarazi eta sutatik kenduko dugu.

2.- Ontzia estali eta infusionatzen utziko dugu 15 minutuz. Horrela, zapore askoz gehiago hartuko du.

3.- Gorde dugun 100 ml edaritan Maizena disolbatuko dugu. Indar handiz irabiatuko dugu ongi disolba dadin.

4.- Infusionatuko dugun edaria iragazi eta beste ontzi batera pasatuko dugu. Maizena disolbatu dugun edaria gehitu, eta ontzia su baxuan jarriko dugu.

5.- Orain dator ongi gatzatzeko zati garrantzitsuena. Su altuan jarriz gero, azkarregi lodituko da eta Maizena gustuarekin geratuko da. Hobe da su baxuan jarri eta etengabe eragitea, itsatsi gabe ongi loditzeko. 20 minutu beharko dira.

6.- Loditutako esne hori molde laukizuzen batera botako dugu, gainazala lautu eta film garden batekin estaliko dugu gainazala ukitzen dela, hozten denean azalik ez sortzeko. Hozkailuan sartuko dugu 4 orduz.

7.- Gogortutako esnea laukizuzenetan edo karratutan ebakiko dugu, eta irinetatik eta irabiatutako arrautzarekin pasatuko dugu.

8.- “Arrautza-irinetatik” pasatutako zatiak landare-papera jarri diogun labeko erretilu batean jarriko ditugu.

9.- Labea 200 ºC-tan eta grilla piztuta duela (edo beroa goialdetik bakarrik duela), labean egingo ditugu 10 minutuz, buelta eman eta beste 10 minutuz egingo ditugu, beste aldetik ere gorritzeko.

10.- Hoztutakoan, azukrea eta kanela botako diegu gainetik, nahieran.

Oharrak:

  • Esnea arroz-irinarekin edo Maizenarekin arrautza-irineztatuz gero, errezetak ez du glutenik edukiko.
  • Soja-edariaren ordez beste edozein landare-edari erabil dezakezu. Edo esne normala, intolerantziarik ez badaukazue.
  • Betiko bertsioa nahiago baduzue, arrautza-irinetatik pasatu eta gero, olio askorekin frijitu dezakezu ongi gorritu arte, eta ondoren, gehiegizko olioa sukaldeko paperarekin xukatu dezakezue.

Ikusi duzue ez dela hain zaila betiko errezeta moldatzea osasuntsuagoa edo intolerantzia edo alergia batzuetara egokitzeko. Zin dagizuet labean egindako esne frijituaren bertsio hau betikoa bezain ona dela. Anima zaitezte probatzera eta kontatuko didazue zer iruditu zaizuen.

Beti esaten dizuedan moduan, errezeta hau egiteko behar dituzun osagai guztia El Boulevard-eko Eroski hipermerkatuan aurkituko dituzuela. Aprobetxatu opor hauek gauza goxoak familian egiteko, aurten bidaia gutxi egin ahal izango ditugulako. Eta ez galdu aurtengo tailer-bideoak!

IMG_8549-682x1024

COMPARTE EN RRSS