Hasiera / Agenda / Berriak & Nabarmenak

Agenda

Atzera

Berriak & Nabarmenak

Haurrentzako tailerrak terapiazko txakurrekin

Urtarrilaren 20an, Bocalan Biak Bat Fundazioak txikienak gerturatuko ditu irabazi-asmorik gabeko bi proiektuetara: “Laguntzazko txakurraren formazioa” proiektua, desgaitasuna duten pertsonentzat; eta “Lagunduriko Terapia” animaliekin, desgaitasuna edo gizarte bazterketaren arriskuan dauden kolektiboentzat.

Urtarrilaren 20an, ostirala, 16:30tik 20:30tara txikien zain egongo gara terapiazko txakurrek egin ditzaketen truko eta gauza guztiak ikas dezaten ondo pasatzen duten bitartean.

Hiru tailerretan hartu ahal izango dute parte: txakurrak margotu, txakur- gaitasunak eta animalien zainketa eta ongizatea. 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta:

  • Txakurrak margotu: Txakurren petoen kolore ezberdinek esan nahi dutena ikasi marrazki ezberdinak margotuz.
    • Ordutegia: 17:00, 18:00, 20:00.
  • Txakur-gaitasunak: Txakurren maneiatzeari buruz hainbat gauza ikasi eta hauen ondoan entrenatuz ondo pasatzea.
    • Ordutegia: 17:00, 19:00.
  • Animalien zainketa eta ongizatea: Tailer honen bitartez txakurrenganako errespetuzko jokabideak ikasiko ditugu eta baita hauek dituzten beharrei nola erantzun behar dugun ere.
    • Ordutegia: 18:00, 19:00, 20:00.

Iritsitako ordenaren arabera beteko dira plazak. Marrazketa tailerrean gehienez 8 ume. Animalien gaitasun eta ongizate tailerretan 5 ume gehienez. Izena emateko informazio puntura jo beharko duzue.

Zuen zain egongo gara!

Post Talleres Infantiles