Hasiera / Agenda / Berriak & Nabarmenak

Agenda

Atzera

Berriak & Nabarmenak

2022ko familiako gastronomia-tailerrak

Badatoz berriz ere El Boulevard-era aurrez aurreko familian egiteko gastronomia-tailerrak! Aurten familian egiteko eta ongi pasatzeko proposamen gehiagorekin.

Etxeko txikienei izugarri gustatzen bazaie sukaldean aritzea eta bere platerak egiten ongi pasatzea, ezin dituzue galdu familian ongi pasatzeko arratsalde hauek. Iratxe Ayala-k egiteko errezeta errazak eskaintzen dizkigu modu didaktiko batean, trikimailu oso baliagarriak ere ematen ditu eta, garrantzitsuagoa dena, osasuntsu jatearen garrantzia transmititzen die haurrei. Taldea 8 haurrek eta 8 laguntzaile helduk osatuko dute, eta Eroskiko sukalde-gelan egingo da. Aukeratu tailerra eta hartu parte toki bat lortzeko zozketan gure App-aren bidez! Gehienez 2 haur heldu bakoitzarekin. 16 toki bakarrik daude.

Nola eman izena?  Sartu gure App-eanbilatu “GASTRONOMIA-TAILERRAK” botoia eta bete argibideei jarraikiz. Izena eman duten guztien artean, tailerrean parte hartuko duten 16 partaideak hautatuko dira ausaz eta albiste honetan bertan eta telefono bidez jakinaraziko zaie.

Gainera, eraman ezazu Eroski Seleqtia produktu sorta tailerraren bideoa ikusteagatik! Tailer bakoitza egin eta gero zozketa bat egingo dugu ekitaldiari buruzko galdera erraz batekin, bideoa ikusten duzuen guztiok parte hartu ahal izateko.

Egon adi gure App-ari eta sare sozialei, azken albiste guztiak ezagutzeko!

Tailer hauek egingo ditugu:

👨🏻 Aitaren Eguneko tailerra

Martxoaren 18an, 18:30etan. 

🍎 Osasunaren Mundu Eguneko tailerra

Apirilaren 8an, 18:30etan.

👩🏻 Amaren Eguneko tailerra

Maitzaren 6an, 18:30etan.

🎒 Eskolara itzultzeko tailerra

Irailaren 9an, 18:30etan.

👻 Halloweeneko tailerra

Urriaren 28an, 18:30etan.

🎄 Gabonetako tailerra

Abenduaren 16an, 18:30etan.

El Boulevard-eko Eroski hipermerkatuko Sukalde-gelan aurkituko gaituzu!

Kontsultatu Lege-oinarriak hemen


Galde iezaguzu