Hasiera / Agenda / Berriak & Nabarmenak

Agenda

Atzera

Berriak & Nabarmenak

Zure zentroa gara; zu, gurea

¡Zein gustura bizi garen Gasteizen! Hori bagenekien arren, bizi dugun egoera honek gure hiria zein zoragarria den berretsi digu: Eraztun Berdea, kirol-instalazioak, gizarte- eta kultur-etxeak, gure ondarea… eta zer esan bizi-kalitateari buruz, zein aise egiten diren hiriko punta batetik bestera joan-etorriak, eta geroz eta bitarteko jasangarriagoak erabiliz…

Horri guztiari esker, eta batez ere, zuei guztiei esker Vitoria-Gasteiz hainbat gauzengatik nabarmentzen da, eta 2021 honetan,  hemen, guztion artean, sortu eta garatu diren ekimenak ezagutarazi nahi ditugu. Zentroa ireki genuenetik egin dugun moduan, baina indar gehiagorekin, hori posible bada.

 “Somos tu centro; tú, el nuestro. Zure zentroa gara; zu, gurea” ekimenak tokikoa jarri nahi du balioan, gizartearekin eta ingurumenarekin, gure kulturarekin, gure kirolarekin, gure hiriko eta naturako ingurunearekin eta, nola ez, gure jendearekin eta txikiekin dugun konpromisoa. Urtean zehar esperientzia harrigarriak biziko ditugu gure futbol eta saskibaloi taldeen, hiriko idazleen eta ikastetxe baten eskutik, besteak beste. Baina guzti-guztia ere ez dizuegu kontatuko, harritu eta hunkitu nahi zaituztegulako. #EBEsVitoria-Gasteiz ekimenak datozen hilabeteetan ezagutuko dituzun tokiko proposamen oso interesgarriak bildu nahi ditu. Ezagutzera eta parte hartzera animatzen zaitugu.

Eskerrik asko hor egoteagatik! Mila esker!

Noticia


Galde iezaguzu