Hasiera / Agenda / Ekitaldiak

Agenda

Atzera

Ekitaldiak

Ospa ezazu Ingurumenaren Hila  Boulevard-eko Eko-Baratzean

Ekainaren 5ean Ingurumenaren Munduko Eguna da eta  Boulevard-ean ospatu nahi dugu jarduera batzuekin eta hilabete guztian zehar parte hartu ahal izango duzun zozketekin. Gogoan hartu ezer ez galtzeko:

EKO-BARATZEA ERAKUSKETA

.

Ekainaren 3tik 18ra arte heldu eta txikiek gozatu ahal izango dute gure Eko-Baratzeaz Nodal Enparantzan,  loreontziz osatutako terraza desberdinetan eta gure instalazioetan egindako konposta erabiliz. Horren bidez, landare edukiontzi desberdinak eta haiek lantzeko moduak ezagutu ahal izango dituzu.

Horretaz aparte, laborantza hidroponikoko: modelo bat erakutsiko da: landareak lantzeko erabilitako metodoa, nekazaritza-lurzorua erabili ordez disoluzio mineralak erabiltzen dena.

talleres-eco-huerto-el-boulevard

 

DOAKO EKO-TAILERRAK

Gure Landatze-tailerretan txiki eta helduek plantula jangai bat lantzen ikasi ahal izango dute etxera eraman dezaten eta bere fruituak jaso ditzaketen . Hau izango da ekainaren 9-10-11 eta 16-17-18 egunetan, 18:00etatik 20:00etara arte.

Zure hiri-baratzea egiten ere ikasiko duzu ekainaren 6-7-8 eta 13-14-15 egunetan Leroy Merlinek antolatuko duen tailer dibertigarrian, 18:00etatik 20:00etara arte.

Bi tailerrak Nodal Enparantzeko 0 solairuan gauzatuko dira. Eman dezakezu izena Bezeronentzako Informazio Puntuan edo beherago, orrialde honetatik.

 

ARGAZKI LEHIAKETA SARE SOZIALETAN

Boulevard-ean zure alderik ekologikoena erakuts dezazula nahi dugu. Fotografiatu zaitez gure EKO-BARATZe ondoan, gure konposta egiteko instalazioetan edo zure  bazter naturalarik gustokoenean, hau da naturarekin konektatu nahi duzun bakoitzean joaten zaren lekua. Hori egin eta gero, argazkia konpartitu Twitter-en edo Instagram-ean #EcoHuertoEB Hashtag-arekin edo igo ezazu argazkia gure Facebook-eko orrialdeko promozio erlaitzera. Partehartzaile guztien artean bi sari zozketatuko ditugu ingurumenaz gozatzeko gehien gustatzen zaizun moduan:

  • 200€tan balioztatutako Hiru egunetako esperientzia landa-zaporearekin.
  • 200€tan balioztatutako Forum-eko Trail-Running sorta.

 

Azkenik, hilabete honetan zehar, gure konposta egiteko instalazioko bisita ordutegia handitzen dugu, edozein taldek, heldu edo txikek Boulevard-eko instalazioak eta Boulevard-etik gure ingurumena zaintzeagatik egiten dugun lan guztia ezagutu ahal ditzaketen.

Jakin badakizu, gozatu eta ikasi Ingurumen hila honetan Boulevard-ean.