Hasiera / Agenda / Berriak & Nabarmenak

Agenda

Atzera

Berriak & Nabarmenak

Udaberria, moda aldatu!

Udaberri-usaina nabari da! 🌺 🌸 🌼

Tximeletak kaleetara iritsi dira eta erakusleihoak soineko loredunez betetzen dira. Beste denboraldi batez, iritsi dira udaberriko modaren joerak El Boulevard merkataritza-guneko dendetara; pastel-koloreek, lilek, berdeek, marrek eta loreek gure moda-dendak betetzen dituzte.

Ezagutzen dituzu udaberri honetako joerak? Ezagutu duzu galtza zango-estu horiek bazterrera botako dituzten jeansak edo zein estanpatutan merezi duen sos batzuk gastatzea? Ez galdu Inma Espizuak, El Boulevard-eko personal shopper-ak, datorren martxoaren 5etik aurrera gure sare sozialetan eta El Boulevard-en blogean egingo duen joeren analisia.

Gainera, martxoaren 5etik 14ra, El Boulevard-eko dendetan gastatzeko 50 €-ko 10 kupoi eta gure irudi-aholkulariarekin online saio esklusibo bat oparituko ditugu. Saio horretan, 10 irabazlek modari buruz dituzten zalantza guztiak galdetu ahal izango dizkiote Personal Shopper-ari, zer de hoberen geratzen zaien eta nola atera etekin handiena bakoitzaren irudiari. Kupoia eta saio hori nola irabaki jakin nahi duzu?
Jarraitu El Boulevard merkataritza-gunearen Instagram-eko kontua
Aurkitu udaberri honetako joerei buruzko gure Inma Espizua personal shopper-aren bideoa Instagram-en (@ccelboulevard) eta gure blogean
Idatzi iruzkin bat bideoaren argitalpenean udaberri honetako zure joera gogokoena zein den galderari erantzunez.
Zozketak 2021eko martxoaren 15ean egigno da, 12:00etatik aurrera
Zorte on!

*Kontsultatu lege-oinarriak: Irudi aholkulariarekn hitzordua izateko zozketa Udaberriko moda_El Boulevard