Skip to main content
Berriak

Jurassic World Dominion Experience

By 8 de June de 2022July 14th, 2022No Comments1 Irakurketa-minutuak

Zatoz eta sentitu dinosauroak inoiz baino gertuago. Ekainaren 9an Jurassic World: Dominion filmaren estreinaldia dela-eta, doako esperientzia murgiltzaile batez gozatu ahal izango duzu, eta zerorri bihurtuko zara filmaren protagonista.

Alaia plazan (Yelmo Zinema-aretoen azpian)  ekainaren 9tik 15era El Boulevard-en JURASSIC WORLD EXPERIENCE 2022 proiekzioaz gozatu ahal izango duzu, Jurassic World: Dominion filmaren prologoaren 360º-ko proiekzioa da, mundu jurasikoan murgiltzeko. Gainera, filmeko hainbat eszenetatik igaro ostean, errealitate birtualeko esperientzia bat bizituko duzu, Malta hiriaren gainean helikopteroz ibili ahal izango zara, filma grabatu den tokietako bat baita.

Bestalde, JURASSIC WORLD EXPERIENCE 2022 proiekzioak ezustekoak ere baditu, baina horiek El Boulevard-era esperientzia bizitzera etortzen direnek soilik ezagutuko dituzte.

Ordutegia:

  • Ekainak 9, 10, 13, 14 eta 15 16:00etatik 21:00etara
  • Larunbata, ekainak 11, 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara

Murgildu zaitez mundu jurasikoan El Boulevard-en!

Filma ere ezin duzu galdu, eros itzazu filma ikusteko zure sarrerak El Boulervard-ek Yelmo Zine-aretoetan!

Tiendas
Restauración
Ocio
Cómo llegar