Hasiera / Agenda / Berriak & Nabarmenak

Agenda

Atzera

Berriak & Nabarmenak

Erronka solidarioa Martin Fiz Maratoia

Martin Fiz-eko Maratoiak bere hamaseigarren edizioa betetzen du maiatzaren 6an. Los Herran kalea irteera puntua izango da maratoiko, erdi maratoiko eta 10 kilometroko atletentzat (9:00etan). Kale berdinetik aterako dira patinatzaileak 15:00etan, bi distantzien artean aukeratu dezaketelarik: 42 eta 21 kilometro. Eta aurten, erronka solidario batera batu gara!

 

Umeen lasterketa egun berdinean izango da Andra Maria Zuriaren Plazatik irtenda (12:00etan) eta Espainia Plazara helduta. Izen ematea probaren webgunean egin daiteke eta txikienak ere Boulevard-ean inskribitu ahal izango dira maiatzaren 4an eta 5an, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; ordu berdinean gainontzeko korrikalarien dorsalak entregatuko dira. Txikien dorsala 1€-ekoa izango da, diru-bilketa AEFAT Asoziazioarentzat izango da, ataxia telangiectasia gaixoengatik eta bere familiengatik osatuta, momentuz sendabiderik  gabeko gaixotasun neurodegeneratibo bat.

 

Gainera, EDP Vitoria-Gasteiz Martin Fiz Maratoiak erronka solidario bat babestuko du, zeinetan  ataxia telangiectasia duten 6 ume eta gazte parte hartuko duten, eta bere aulkiak korrikalari solidario batzuk bultzatuko dituzte. Martin Fiz beraiekin joango da azkenengo kilometroetan eta korrikalari solidarioen artean Abel Fernandez egongo da, Amurrioko korrikalari solidario popularra Spiderman-ez jantzita korrika egiten duena eta bere 63. maratoia egingo duena.

 

Martin Fiz eta Sinnek marka, Bernardo Ecenarro S.A. margoen fabrikatzaile euskalduna, erronka honetara batu dira kolore hori emango diolarik probari erronka honetarako sortutako kamiseta daramaten korrikalariekin. Izena eman duten korrikalari zein patinatzaile guztiek erronkan hartu dezakete parte fondoak biltzen lagunduz AEFAT web orrialdean eregistratuz eta lasterketaren egunean kamiseta horia eramanez.  Bernardo Ecenarro S.A. enpresak euro bat emango dio AEFAT asoziazioari kilometro bakoitzeko eta erronkan parte hartzen duten korrikalari bakoitzeko.

 

Boulevard merkatalgunean emango dira kamiseta solidario horiak, dorsalak emango diren tokiaren ondoan, maiatzaren 4an eta 5ean aurretik aipatutako ordutegian. Ez ahaztu kamiseta horiarekin zure argazkiak konpartitzea #RetoSinnekMaratonFiz hastag-arekin!

 

Eta zu, animatzen zara?