Eman bizia, eman odola
Beste behin ere Odol-Emate kanpainarekin bat egin dugu. Aurten Gabonetan ere, urtarrilaren 5ean, El Boulevard-ek Arabako Odol-Emaileen Elkartearen unitate mugikor bat izango du. Nodal Plaza kanpoan kokatuko da Oboidearen alboan eta emate-prozesuarekin eta haren garrantziarekin lotutako informazioa emango da, 9:15etik 13:30era.
Bestalde, orain jakinaraziko dizuegu 2021ean zehar odol-ateratzeak zein egunetan egongo diren, ohizko ordutegia arratsaldetan izango delarik, 16:15etik 20:30era:
– Ostirala, otsailak 5
– Ostirala, maiatzak 7
– Ostirala, uztailak 2
– Ostirala, azaroak 5
Ez ahaztu odola ematea bizitza ematea dela!
Odola emateko arrazoiak:
– Egoera larrian dagoen pertsona bati bizitza salbatu diezaiokezu.
– Edozein unetan zeuk edo zeure familiak beste norbaiten odolaren beharra izan dezakezue.
– Odola beharrezkoa da eta ezin da ekoiztu. Gizakien odolak bakarrik salba dezake pertsona bat.
Ohar interesgarriak:
– Azterketa medikua eman aurretik.
– Odola emateko 18 urtetik gora eta 70etik behera izan behar dira eta gutxienez 50 kilo pisatu behar dira. NAN-arekin.
– Ez da beharrezkoa baraurik egotea. Baina, janari oparo baten ondoren gutxienez 2 ordu pasatzen utzi behar dira odola eman aurretik.
– Ateratzea 450 cc-koa da eta ez du ondoriorik odol-bolumenean. Bolumen hau berehala berritzen da likidoa edan bezain laster.
– Urtean hiru aldiz eman dezakete odola emakumeek eta lau gizonek.