Hasiera / GEK / Gizarte Ekintza

Gizarte Ekintza

Gizarte Ekintza

El Boulevard Merkataritza Zentroak gizartea, ekonomia eta ingurumena modu aktiboan eta borondatez hobetzen laguntzeko konpromisoa betez, gizarte-erantzukizun korporatiboa funtsezko ardatzetako bat da berarentzat. Horrela, ekimen solidarioetan eta gizarte-, kultura- eta ingurumen-ekimenetan parte hartu eta laguntzen du.

El Boulevard zentroa, beraz, Gasteizko hiriarekin eta bere biztanleekin konpromisoa duen zentro bizi gisa finkatu da, betiere harremanak aberasteko helburuarekin, garapen iraunkorra lor dadin.

GIZARTE EKINTZA

Boulevard zentroak irabazi.asmorik gabeko hainbat elkarterekin aritzen da elkarlanean zenbait modutara:

  • Sentsibilizazio-ekintzak antolatuz, boluntarioak erakarriz eta biztanleek erakunde horiek osatzen dituzten sailek garatutako proiektu, kanpaina eta ekintzak hobeto ezagutu ditzaten lagunduz.
  • Eremuak edo hutsik dauden lokalak lagaz, elkarteek beren informazio-lana egin dezaten.

Haukekin lan egiten dugu:

Arabako Odol Emaileen Elkartea, Hirukide, Intermon Oxfam, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartea, ECC, Elikagaien Bankua, Eusko Jaurlaritzaren kontzientziazio kanpainak, Aldundia, Gasteizko Udala, AFADES, Gurutze Gorria, Cáritas, ASAFES, ATCORE, Arabako Diabetikoen Elkartea, Kupu Kupu eta abar.