Hasiera / Agenda / Berriak & Nabarmenak

Agenda

Atzera

Berriak & Nabarmenak

Ingurugiro ekintzak

Jane Goodall-ek esaten duen bezala, “Ezin da egun bat pasatu inguratzen gaituen munduan inpaktu bat egon gabe. Egiten dugunak ezberdintasuna markatzen du, eta gure esku dago erbakitzea zer nolako ezberdintasuna egin nahi dugun”. Planeta garbi bat lortzea gure atzetik datozenentzako gure esku dago.

Hori dela eta, El Boulevard merkatalguneak bere esku dagoen guztia egiten du ingurugiroa zaintzeko, ingurugiro politikaren bitartez sortzen ditugun ekintza ezberdinen bidez.

Hilabete honetan, birziklapenaren eta ingurugiroaren hilabetea ospatzen dugu, hori dela eta, El Boulevard merkatalgunean ekintza asko prestatu ditugu familian gozatzeko eta gure planetaren zainketan nola esku hartu ikasi ahal izateko.

 

Birziklapen tailerrak eta familia jolasak:

Ekainaren 2an, 6an eta 9an familia guztiarentzako tailerrak egingo ditugu hauen begiak irekitzeko eta jakiteko zer nolako inpaktua duten hondakinek naturan, nola ezberdindu plastiko ezberdinak, nola birziklatu modu egoki batean… eta askoz gehiago!

Tailerrak 30 minutukoak izango dira, hurrengo ordutegian:

  • Ekainak 2, larunbata: 18:00etatik 20:00etara (2 ordu egunean)
  • Ekainak 6, astezkena; osteguna 7; ostirala 8: 18:00etatik 20:00etara (2 ordu egunean)
  • Ekainak 9, larunbata: 12:00etatik 14:00etara.

 

Planetarioa 360º

Eguzki sistema arakatu eta astronomiako azalpen sinpleekin ikasi ondare honek duen balioa zientziarako, hezkuntzarako eta kulturarako. Gainera, erabaki egokia hartzeak birziklapenerako eta ingurugiroa zaintzeko duen garrantzia ikasiko dugu.

Ekainaren 7tik, osteguna, 9ra, larunbata, 30 minutuko saioetan, gozatu tailerretaz hurrengo ordutegian:

  • Osteguna-Ostirala: 17:30etatik 20:30etara
  • Larunbata: 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Eman izena hemen planetarioaren eta ingurugiro tailerren ekintzetan.

 

Gune interaktiboa

Aprobetxatu eta ekainaren 2tik 6ra, 17:30etatik 20:30etara,”Natura zaintzen dugu” errealitate birtualaren jolasean murgildu, eta zure harri-koskor birtuala ekarri!

 

Erakusketa eta birziklapen jolasa:

Plastikozko botilen birziklapenetik sortutako informazio eta produktu asko ikusi ahal izango ditugu erakusketan, zabalik egongo dena ekainaren 1etik, ostirala, 16ra, larunbata.

Ez galdu egin dezakezun guztia plastikozko botila batekin, ezta El Boulevard merkatalgunearekin egin dezakezuna planetarekin kolaboratzeko ere. Erakusketaren ordutegia, 30 minutuko saioetan:

  • Astelehenetik ostegunera: 12:0oetatik 14:00etara eta 17:30etatik 20:30etara
  • Ostirala: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara
  • Larunbata: 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.


KLUB App-a akzioa

Berriro ere, App-ko Klub-eko parte izateagatik… opari bat daukazu! Berria bilatu App-an, zure kupoia aldatu Informazio Puntuan eta ohialeko poltsa bat eraman ezazu erosketak egiteko.

Mugatuta daude… ez geratu zurea gabe!

 

Sare sozialeko lehiaketa:

Gainera, adi egon gure sare sozialetara, oso azkar esango baitugu nola hartu behar duzun parte egin behar dugun zozketa batean!

Horri esker, bidai esperientzial bat irabazi ahal izango duzu Zumaiako flysch-ak bisitatzeko itsasontzian, janariarekin batera 3 pertsonentzako.

Zeren zain zaude? Zure esku dago!

El Boulevard merkatalgunean egongo gara zure zain elkarrekin planeta zaintzeko.